Aterpe Leioa Gazteguneak prest du bere Gabonetako programazioa

Aurten, Aterpe Leioa Gazteguneko Gabonetako programazioan berritasunak daude. Arratsaldeko jarduerez gainera, goizez bi tailer gehiago programatuko dira. Zehazki, Robotika tailerra eta Bideo-jokoak sortzeko tailerra.

Robotika tailerra abenduaren 26, 27, 28 eta 29an izango da. Bideo-jokoak sortzekoa, berriz, urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean. Biak izango dira 11:00etatik 13:00etara. Ikastaro bakoitzean 12 pertsonarentzako lekua dago, eta prezioa 10 eurokoa da, tailer bakoitzeko. Bi tailerretan izena emanez gero, prezioa 15 eurokoa da.

Arratsaldez, bestalde, honako ekitaldiak antolatuko dira:

Abenduak 23, 18:30etatik – 20:30etara: Magia tailerra.

Abenduak 26,  18:00etatik 20:00etara:  Azazkalak apaindu.

Abenduak 27,  18:00etatik 20:00etara: Nola ligatzen duzu? (Leihosex-Aholku-sexologikoaren Zerbitzuak gidatua).

Abenduak 28,  18:00etatik 20:00etara: Sukaldaritza (txokolatezko trufak).

Abenduak 29, 18:30etatik 20:30etara: Tailerra DJ saioa.

Abenduak 30: Ping-pong txapelketa azkarra.

Urtarrilak 2, 18:00etatik 20:00etara: Zure bainu-gatzak egin.

Urtarrilak 3, 1800etatik 20:00etara: Kustomizazio tailerra: zure poltsa tuneatu.

Urtarrilak 4, 18:00etatik 20:00etara: Zure giltzarrapoak egin… larruarekin.

Urtarrilak 5: Just dance txapelketa.

Urtarrilak 7: 18:00etatik 20:00etara: Dardo txapelketa.

Beste aldetik, Gaztegunea abenduaren 24, 25, 31n eta urtarrilaren 1 eta 6an itxita egongo da egun osoan.  Eta ordutegi berezia izango du abenduaren 26, 27, 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an, 17:00etatik 20:30etara.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude