Aterpe Leioa Gazteguneko ikastaroetan izena emateko epea zabalik da

Aterpe Leioa Gazteguneak irailetik abendura arteko aldirako prestatu dituen tailer eta ikastaroen izena emateko epea irekita dago, irailaren 18ra arte. Jarduerak «14 eta 35 urte arteko gazteei daude zuzenduta», Udalak azaldu duenez.

Gazteguneak leioaztar gazteenei zuzendutako ikastaro eta tailerrak dira: perkusioa – txalaparta, lehen sorospenak + KDSA, APPS sortu eta zeinu hizkuntzaren lehen urratsak.

Beste aldetik, ostegunero, Leihosex doako zerbitzua 16:30etik 18:00etara irekita egongo da.

Honetaz gain, Gaztelekuak beste ekintzak antolatu ditu: gazte panela, sukaldaritza tailerra, dardo txapelketa, makilaje tailerra, Just Dance, Fifa’18, ping pong, perkusioa, txapelen kustomizazioa eta mahai futbola txapelketa.


Info +

Gaztegunea  Egitaraua 

Gaztelekua  Egitaraua

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude