Atzo egindako BOE eta UET etxebizitzen inguruko galderak erregistratu ditu EH Bildu Udalean

EH Bildu Leioak, atzo burutu zen Babes Ofizialeko Etxebizitzen eta Udal Etxebizitza Tasatuen zozketan gertatutakoaren aurrean, bost galdera aurkeztu ditu udal erroldan hurrengo Hirigintza Batzordean eta uztailean egingo den Osoko Bilkuran idatziz erantzun daitezen.

EH Bildu, lehenik eta behin, zozketaren oinarriak zeintzuk izan diren galdetzen dio Gobernu taldeari. Bigarrenik, herritarrak erabilitako prozeduraren inguruan nola izan diren informatuak ere galdetzen du. Ezkerreko talde abertzaleak herritarrek prozedura behar bezala ezagutzeko Udalak burutu duen informazio kanpaina nahiko izan ote den itaundu dio udal Gobernuari.

Bestetik, zozketa prozeduran izan diren intzidentziez ere galdetu egiten du, eta Udalaren erantzuna intzidentzia horien inguruan jakin nahi du. Azkenik, Udalak aurreikusten dituen neurriak etorkizunean egoera hau errepikatu ez dadin ere galdetzen du EH Bildu Leioak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude