Atzoko sutean kaltetutako guztiek alta jaso dute, suhiltzaile bik izan ezik

Atzo, Iparraguirre 22. zenbakiko dendan sortutako sutearen ondorioz ospitaletara eraman zituzten pertsona guztiek alta jaso dute jada, suhiltzaile bi izan ezik. Sutea denbora laburrean itzali bazen ere honek eragindako kea izan da kalterik larrienak sortu dituena.

Sute honen arrazoiak ikertzen ari dira suhiltzaileak eta Leioako Udaltzaingoa. Atzo, arratsaldeko 19:40ean piztu zen sua Iparraguirre kaleko 22.zenbakian. Suhiltzaileek sua epe laburrean kontrolatu ahal izan zuten baina suteak eragindako keak arazo gehiago eman zituen.

Guztira hamabi lagun Bizkaiko ospitale desberdinetara bideratu ziren, Gurutzeta, Basurto eta Urduliz; hauetariko sei bizilagunak izan ziren, hiru suhiltzaileak eta beste hiru udaltzainak.

Gaueko 23:00ak aldera, eta hainbat frogaketa egin ostean, bizilagunek euren etxeetara bueltatu ahal izan ziren. Dena den, gau osoan zehar suhiltzaileak bertatik ibili ziren frogak egiten, goizaldeko 2:15ean emaitza negatibo garbia ematen zuela egiaztatu arte.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.