Aurrekontu Irekiak: 382 leioaztarrek argiztapena, espaloiak, eta asfaltoa hobetzearen alde bozkatu dute, baita bidegorri sarea lotzearen alde ere

Aurten martxan jarritako Aurrekontu Irekien proiektuan 382 leioaztarrek bozkatu dute. Partaidetza  batez ere auzoetan jarritako karpa informatiboekin nabari igo da.

Lehenik eta behin proposamenak egin zituzten herritarrek, eta ondoren, behin betiko proposamenen artean bozkatu dute euren lehentasunen arabera. Hori dela eta, azken emaitzak ikusita, leioaztarrek zenbait hobekuntza argiztapenean, espaloietan eta asfaltoan hobetsi dituzte. Laugarren postuan geratu den bidegorri sarearen handitzea ere burutuko da. 2018. urte honetan zehar egingo dira inbertsio eta hobekuntza lan hauek.

Botoak batez ere internetetik heldu dira, Leioa Zabalik web gunetik (158 formulario), karpa informatiboetan ere asko batu ziren (128 formulario), buzoietan 74 formulario, posta elektronikoaren bitartez 12 eta Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuetan 10 formulario aurkeztu dira.


 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.