Aurtengo Euskal Herriko Waterpoloren Superkopa, Askartzan jokatuko da larunbatean

2018ko Euskal Herriko Waterpoloren Superkopa datorren larunbatean, irailaren 29an jokatuko da Clareta Askartzaren igerilekuan.

Launa waterpolo talde arituko dira jokatuko diren gizonezkoen eta emakumezkoen lehiaketetan.

Emakumezkoenean Leioa WLB, Urbat I.K.E., WP. 9802 eta C. Askartza lehiatuko dira. Gizonezkoenean C. Askartza, D.N. Portugalete, WP. Navarra eta Urbat I.K.E. arituko dira norgehiagoka.

Goizeko 9:45ean hasiko dira partiduak jokatzen. Lehendabizikoa C. Askartza eta D.N. Porutgaleteren artekoa izango da. Jarraian, 11:00etan, WP. Navarraren eta Urbat I.K.E.-ren arteko partidua izango da.

Emakumezkoen lehen partiduan Leioa WLB eta Urbat I.K.E. lehiatuko dira 12:15ean hasita. Eta 13:30ean WP. 9802 eta C. Askartzaren txanda izango da.

Arratsaldez, 16:00etan, gizonezkoen 3. eta 4. postua noren esku geratuko diren ebazteko partidua jokatuko da. 17:15ean, emakumezkoen 3. eta 4. postuak egongo dira jokoan. 18:30ean Gizonezkoen finala jokatuko da, eta 20:00etatik aurrera emakumezkoena.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude