Autobusen doako zerbitzua “Bost kontinenteetako landareen IV Azoka” bisitatzeko

Aste-bukaera honetan, urriaren 6 eta 7an, UPV/EHUren Arboretum-ean “Bost kontinenteetako Landareen Azokaren IV edizioa” ospatuko dela-eta, Leioako Udalak herritarrentzat autobusen zerbitzu berezia jarriko du, doakoa, herriko metro-geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaian duen kanpusa lotzeko.

Ordutegia goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00ak artekoa izango da. Zerbitzuaren hasiera-bukaerak ondorengo tokiak izango dira eta bere ibilbidea: Metro-geltokia – Luis Bilbao Libano – Iparragirre Etorbidea – Elexalde – Sarriena – UPV/EHU.


Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude