Bakearen alde arriskatuz

Bakearen aldeko engaiamendua hartzen dugu. Hamarkadetan zehar Euskal Herriak, Espainian zein Frantzian, bortizkeria ezagutu du. 2011z geroztik beste bide bat hartu da: bakez prozesu batean engaiatzearena eta eztabaida demokratikoaren baitan etorkizuna integratzearena. 2017ko apirilaren 8an gizarte zibilaren eta hautetsien parte handi baten ekimenez iragan zen ETAren behin betiko armagabetzeak urrunago joatea ahalbidetzen digu baina baita agintzen ere. Gizarte zibilak bere erantzukizunak  hartu dituen bitartean, Espainiako eta Frantziako gobernuek ez dute, haiengandik espero zitekeen bezala, bake prozesuan osoki sartzea ahalbidetuko liekeen keinurik agertzen.

Ez dugu iragana ahanzten. Alde guziek pairatu duten eta oraindik pairatzen duten sufrimendua ezagutzen dugu; biktima guzien  aitortza egiteko beharra eta bakoitzari zor zaion egia egiteko beharra ulertzen dugu.

Baina badakigu ere, egungo egoerari iraganeko eskemak aplikatuz euskal gizarteak ez duela bere burua berreraikitzen ahalko eta ez dituela gizarte demokratiko baten tresnak molde iraunkorrean bere eginen.

Presoen eta erbestean direnen patua ez da gehiago gaur egun zentzurik ez duen eta hainbeste egoera jasanezin sortu duen ikuspegi sekuritario baten menpe egon behar. Presoak haien senideengandik hurbiltzea, haien osasun egoera kontuan hartzea, Partikularki Seinalaturiko Preso (frantsesez DPS) estatutua aplikatzeari uztea, baldintzapeko askatasun eskaerak faboretzea ez da amore ematea, justizia egitateak baizik ez ditugu eskatzen.

Egia egitea, bidean diren prozedurak eta presoen egoera konpontzea eta biktimak aitortzea ahalbidetuko duten bide eta tresnak asmatzea ez da zentzugabea, gizarteari berreraiki dadin eta berriz ere bortizkeriarik gabe elkarbizitzarako harremanak eraiki ditzan ahalbidetzea baizik.

Euskal Herriko bake prozesuarekiko gure engaiamendua berretsiz, konfrontazioa baino elkarrizketa eta mendekua baino etorkizuna nahiago duen gizarte baten oinarriak finkatzen ditugu. Eta Espainiako eta Frantziako gobernuei entzun gaitzaten eskatzen diegu: bakearen alde arriska ezazue, biziaren alde arriska ezazue.

Horregatik, Bakearen Artisauen ekimenez, 2017ko abenduaren 9an Parisen manifestatuko gara.

Etienne Balibar (filosofia irakasle emeritoa), Julien Bayou (EELV-ren bozeramailea), José Bové (député européen EELV), Max Brison (sénateur LR Pyrénées Atlantiques), Dimitris Christopoulos (Président de la Fédération Internationale des ligues des droits de l’Homme), Paul André Colombani (Député de Corse du Sud),Frédéric Espagnac (Sénatrice PS Pyrénées Atlantiques), Jean René Etchegaray (Président d el aCommunauté d’Agglomération Pays Basque, Maire de Bayonne), Hélène Franco (Membre du Syndicat de la magistrature), Susan George (Président d’honneur d’Attac), Cécile Gondard-Lalanne (Union syndicale Solidaires), Benoît Hamon (Mouvement du 1er Juillet), Jean-Christophe Lagarde (Président de l’UDI), Jean-Charles Lallemand (Secrétaire général du Parti de Gauche), Michael Löwy (Chercheur émérite en sociologie), Jean Louc Mélenchon (La France Insoumise), Edgar Morin (Sociologue eta philosophe), Toni Negri (Philosophe), Michel Tubiana (Président d’Honneur de la Ligue des Droits de l’Homme) eta beste dozenaka norbanako. ALE, Attac France, CNT, La Confédéréation Paysanne, Ensemble, Europe Ecologie Les Verts, FIDH, LDH, NPA, Parti de Gauche, Parti Pirate, Syndicat des Avocats de France, Syndicat de la Magistrature, UDE, UDI, Union Démocratique Bretonne (UDB), Union syndicale Solidaires eta beste hainbat erakunde.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude