‘Barikuetan Jai’ bihar itzuliko da

Urriaren 5ean, aste honetako ostiralean, Barikuetan jai programa itzuliko da Kultur Leioako aterpeetara arratsaldeko 17:30etik aurrera. Aste honetan Kometa Tailerra egingo da. Plastiko ezberdinez datozenek kometak egin ondoren hegan jarriko dituzte.

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako Barikuetan jai programa honen helburua da haurrek eta familiek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Urritik Abendura bitarteko programa

Bihar hasiko den Barikuetan Jai programa abenduaren 14ra arteko programazio jakinarazi berri du.

Horren arabera, urriaren 19an, mandala tailera egingo da eta urriaren 26an Ginkana erraldoia egitekotan dira.

Azaroaren 9an Pote fluoreszenteak egingo dituzte; hil bereko 16an Slime eta klariona tailerra, 23an talo tailerra eta 30ean musika tresnen tailerra burutuko da.

Abenduaren 14an bukatuko da aurtengo Barikuetan Jai programa, 2019ko egutegi tailerrarekin.

Saio guztiak Kultur Leioako arkupean egingo dira, arratsaldeko 17:30ean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude