Barrakek atzo arratsaldez irekitzeko udal baimena eskuratu dute

Azken egunetan herrian barraken inguruan piztu den arazoa konponbidean jarri zen atzo. Urgentziazko deialdiaren ostean, proposamen berria aurkeztu zuen barraken elkarteak eta hori aztertuta, udal teknikarien barmen guztiak lortu dituzte, oinarrietan ezarritako baldintza eta neurriak betetzen dituztela ziurtatuta.

Barrakak dauden lekuan segurtasunez irekitzea posiblea zela egiaztaturik, atzo arratsaldetik aurrera eta uztailaren 2ra arte zabaltzeko baimena luzatu die Udala barrakei.

Atzo arratsaldez ere izan zen Kultura Batzordearen bilera hau eta beste hainbat gairen inguruan hitz egiteko. Azalpenak eman zituen Hirigintza Batzordeko buru Iban Rodríguez, eta udal taldeek horren eta bestelako zenbait gairen inguruan jarduteko aukera izan zuten.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude