Berdintasun Arloak antolatutako autodefentsa ikastaroa

Udalaren Berdintasun Arloak emakumeentzako autodefentsa ikastaro berria antolatu du.

Ikastaroa Ondiz Dorrean izango da, ekainaren 10 eta 14 bitartean, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, ostiralean izan ezik, 18:00etatik 20:00etara izango delarik.

Ikastaroan izena emateko epea ostiralean, ekainaren 7an, bukatuko da.

Izen ematea Inaurratzaga 1ean kokatutako udal Gizarte Zerbitzuetan, 94.480.13.36 telefono zenbakian edota berdintasuna@leioa.net helbide elektronikora mezua bidaliz egin ahalko da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.