Berdintasunerako IV Toki Planaren (2019-2022) jendarteko aurkezpena asteazkenean

Udala Berdintasunerako IV. Toki Plana (2019-2022) egiten ari da. Plan horretan aurreikusitako ekintzak egiaztatzeko asmotan, eta Udaleko Osoko Bilkuran beroriek onartu aurretik ekarpenak jasotzeko helburuarekin, Berdintasun Sailetik «abian jarriko dira hainbat lan-mahai ondorengoei zuzenduta: hau gauzatzen parte hartu duzuen udalerriko teknikari, politikari, herritar eta elkarte-sareak».

Halaber, udalak «mahai hau erabiliko du ideiak jasotzeko, ekimenak ezagutzeko eta martxoaren 8a programaren barruko jardueren programazioari buruz eztabaidatzeko».

Horregatik, Udalak hainbat gonbidapen egin ditu aipataru lan-mahaietan parte hartzeko. Udalak deitutako «Egiaztatze-Mahaia», 2019ko otsailaren 6an, 17:00etan, Leioako Errekalde Nagusien Etxeko bigarren solairuan bilduko da.

Berdintasun Sailetik adierazi dutenez, «beharrezkoa izanez gero, haurtzaindegia egongo da». Horregatik, horren beharra duena, adierazi behar du berdintasuna@leioa.net helbide elektronikora mezua bidaliz.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude