Betiko Ikastolak indarkeria sexistaren kontrako 2017ko kartel lehiaketaren saria jaso du

Joan den asteartean, urtarrilaren 23an, Kartel Lehiaketaren sari irabazlea banatu zen. Udalerriko hezkuntza-zentroei zuzendutako kanpaina honek 2017 urtean Leioako jaietako kanpaina irudikatu zuen kartela hautatzeko balio izan zuen: “Jaia gurea gauean ere bai: Leioa por los buenos tratos y contra las agresiones sexistas”.

Kartel irabazlea Betiko ikastolako bi ikaslek egin zuten, eta, saria jasotzeko, haien izenean, Hezkidetzako arduradun Alaitz Orta etorri zen. Leioako Udalaren aldetik, material-banaketan izan ziren: Enara Diez Oyarzun, Berdintasuneko eta Hezkuntzako zinegotzia; Aitziber Saratxaga, Emakumearen Ataleko gizarte-langilea, eta Amaia Celis, Berdintasun Ataleko aholkularia.

Aurten, kanpaina hasi da dagoeneko, ohi denez, emakumeenganako indarkeriaren kontrako tapoiak bilduz Leioako ikastetxeetan. Kanpaina amaitzeko, betiko moduan, kartel lehiaketa izango da. Eraso sexistarik gabeko Leioako 2018ko jaien irudia hautatzeko balio izango du, berriro ere.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude