Bi pertsona atxilotu eta taberna bat zigilatu zuen Udaltzaingoak ustezko droga-trafikoagatik

Leioako Udaltzaingoak, Ertzaintzarekin elkarlanean, atzo arratsaldean persona bi atxilotu zituen ustezko droga-trafikoagatik. Operazio berean, Amaia etorbideko taberna bat ere zigilatu zuen.

Amaia etorbidean dagoen lokal hau, ‘Bar Avenida’ izenekoa, antzeko operazio baten murgilduta egon zen duela hilabete bi. Ordutik, Leioako Udaltzaingoa ikerketarekin jarraitu zuen atzoko atxiloketak eta tabernaren itxiera berri bat lortu arte.

Gaur bertan atxilotuak epailearen aurrean jarriko dituzte eta tabernaren egoera ere epailearen esku utziko da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.