Bihar hasiera emango diote Irakurle Klubaren 2018/2019 ikasturteari

Bihar, urriak 17, askeazkena, hasiera emango zaio Udal Liburutegiak kudeatutako Irakurle Klubaren ikasturte berriari.

Ohi bezala, Klubaren solasaldiak hilabetero egingo dira urritik ekainera arte Udal Liburutegiaren langile Ibon Idoiagak dinamizaturik. Bilerak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean izango dira Liburutegiko bigarren solairuan, arratsaldeko seietan.

2018/2019 ikasturterako, honako hau da jorratuko duten liburuen bilduma:

  • Urriak 17 (etzi) “33 ezkil”, Miren Gorrotxategirena.
  • Azaroak 21 “Goza daiteke gehiago”, Karmelo Ayestarena.
  • Abenduak 19 “Hadji-Murat”, Lev Tolstoirena.
  • Urtarrilak 16 “Gauaren sakonean”, Haruki Murakamirena.
  • Otsailak 20 “Nomada”, Aitziber Etxeberriarena.
  • Martxoak 20 “Armand David: pandaren aita”, Kepa Altonagarena.
  • Apirilak 17 “Azken patriarka”, Nadja El Hachdmirena.
  • Maiatzak 15 “Epailea eta harren borreroa”, Friedich Durrënmattena.
  • Ekainak 19 “Hiltzailea nire baitan”, Jim Thompsonena.
Liburuen inguruko informazio gehiago liburutegiko blogean aurkitu daiteke:  http://kulturleioaliburutegia.blogspot.com/2018/10/euskara-irakurle-kluba-2018-2019.html

Biharko saioan, Miren Gorrotxategiren 33 ezkil liburua

Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago. Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak, droga, jokoa… Liburu honek Agustin Zubikarai beka irabazi zuen 2015ean. Euskaraz idazten den thriller motako eleberrien erakusgarri ona izan daiteke.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude