Bihar hasiko dira Lamiakoko Jaiak

Bihar, Maiatzak 31, ostiralarekin, hasiko dira Lamiako auzoko jaiak, herriko lehenak. Hiru egunetan zehar, ostiraletik igandera, Lamiako Jai Batzordeak prestatutako egitarauarekin gozatzeko aukera izango dute lamiakoztarrek eta auzunera hurbilduko diren lagun guztiek.

Jaiak, txupinazoarekin hasiko dira, 16:30ean, eta 17:30ean Maskaradaren txanda helduko da. Zabaldutako programan diotenez, “Mari, Sugar eta Lamiako Maskaradaren gainerako pertsonaiekin batera, sentimendu aparta pizten da gure baitan, umila, hurbila eta berezia den auzo baten parte izatearen harrotasuna, historia handia duen auzoa”.

Jai Batozrdeak adierazi duenez, “ilusio handiz prestatu ditugu hiru egun hauek, handi zein txikiek programatutako jarduera guztiez goza dezazuen. Horrexegatik, lehiaketetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, balkoiak apaindu, dantzatu eta umeak bazinete bezala gozatu”.

Honakoa izango da lehen eguneko egitaraua:

Maiatzak 31, Ostirala

16:30  Txupinazoa eta 2019ko San Maximo jaien hasiera!!!

17:30  Lamiako Maskaradaren lehenengo zatiaren hasiera (putzegilearen borobilgunetik). Anima zaitez, jantzi baserritarrez eta biribilketara etorri.

17:30  II. Argazki Txapelketa, 2019ko Maskaradan oinarrituta. Zure kamera hartu eta parte hartu argazki txapelketan (bi argazki pertsona bakoitzeko).

18:00  Lamiako Maskadaren bigarren zatia (Lamiako Metro geltokiaren ondoan).

20:30  Dantza plaza (Lamiako Metro Geltokiaren ondoan).

21:30  Dantzatu ondoren, zatoz txosnara ogitartekoa jatera.

22:30  Lamiako Maskaradaren hirugarren zatia: joan korrika lekua hartzera! (Eliza ondoan).

00:00  Erromeria Urrats taldearen eskutik.

02:00  Dantzaldiaren atsedenaldia eta irrintzi txapelketa, erakutsi barruan duzuna.

04:00 Azken kubata hartu txosnan, hau bukatzear dago eta.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude