Binakako pilota txapelketa antolatu du Atxiki Pilota Taldeak

Aurreko urtean bezala, 2018an ere binakako pilota txapelketa antolatu du Atxiki Pilota Taldeak, Leioako jaien barruan antolatzen den antzineko egunaren bezperan finala jokatuko delarik.

Izena ematen duen bikote bakoitzak 10 € jarri beharko du, txapelketak sortuko dituen gastuak ordaindu ahal izateko.

Gaur hasi eta apirilaren 20ra arte luzatuko da izena emateko epea. Eta 2-3 aste barru hasiera emango zaio txapelketari.

Denon partetik “elkarri laguntzeko konpromesua eskatzen diegu parte hartzaileei” antolaketa taldekoek, urte hasieran jokatu zen buruz buruko pilota txapelketan izan zen giroaren antzeko txapelketa izan dadin binakako hau.

Izena emateko atxikipilotaelkartea@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Eneko Uribe, Atxiki Pilota Taldeko kideak adierazi duenez, pilota zaletasuna eta euskal giroa herrian sustatzea dute helburu hau bezalako txapelketarekin. Dioenez, “Atxiki pilota taldea euskal pilota gustoko dugun Leioako gazte taldea da”, eta haien helburuak “pilota herriari hurbiltzea eta leioaztarrak pilotara erakarri nahi izatea dira”. Zorte onena opa diegu ekimen berri honekin gazte ekintzaile hauei, halakoak behar ditu gure herriak eta.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude