Bordeoenako parkeak jolas eta kirolgune berriak ditu, eta kirolanitzetarako kantxa gehitu du

Leioako Udalak hainbat aldaketa egin izan ditu azken egunetan Artatzagana auzoko Bordeoena parkean. Jolas parkea lekuz aldatu da eta osorik berritu da, leku aldaketa honek kirol-gune berriak sortzea ahalbidetu ditu. Nagusientzako kirol aparatuak jarri dira eta kirol anitzetarako kantxa ere ezarri da.

Halaber, San Bartolomeko kultur etxearen ondoan, nagusientzako gimnasia aparatuak jarri egin dira.

Mota honetako hobekuntza hauek izango dituzten hurrengo guneak Altzagaondoko eta Torresoloko kirol eta estiramendu aparatuak izango dira, eta Ugarteondo parkeko jolasgunea, osorik berrituko dena.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude