Herri galdeketa :: Bozka aurreratuaren bilketa Pinuetan eta Sesións Galegas musika taldearen kalejira

Gure Esku Dago Leioak azaroaren 5ean burutuko den herri galdeketaren bozka aurreratuaren jasotzeari ekingo dio datorren urriaren 21eko larunbat goizean Pinuetan auzoan. Informazioa emateko eta bozka aurreratuaren bilketa burutzeko karpa Pinuetako Texas tabernaren ondoan kokatuko da 12:00etatik 15:00etara bitartean. Bertan egongo dira GED Leioako kideak informazioa banatzen eta bozka aldez aurretik eman nahi duten auzo horretako bizilagunenak jasotzen. Bozkatzeko beharrezkoa da norberaren nortasuna frogatzea baliogarriak diren indarreango agirietako batekin (NANa, pasaportea, gidatzeko baimena, EHNA…). Gainera, baldin eta aipatu agiri edota dokumentoan agertuko ez balitz titularra Leioako bizilaguna dela, tokiko Udalak luzatutako erroldatze agiria beharrezkoa izango da bozka eman ahal izateko.

Eguna, gainera, galiziar musika jotzen duen Sesións Galegas taldeak girotua izango da. Txopoetan emango dio hasiera bere emankizunari taldeak, Lamiakotik jarraitu eta Pinuetan bukatzeko. Bukaeran, Gure Esku Dagok auzoan kokatuko duen karparen ondoan, txorizoa sagardotan dastatzeko aukera edukiko dute ekimen herritarraren karpara hurbilduko direnek.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude