Emakume leioaztarrak udal Berdintasun Arloaren 2018ko egutegietako protagonistak

Udalaren Berdintasun Arloak tokiko kolektibo ezberdinetako emakumeak protagonista dituen egutegiak banatu ditu udalerriko etxebizitzetan.

Lau dira banandutako egutegiak: Horietako batek, “txapelduna izateko zuk zerorrek sinetsi behar duzu” esaldiarekin, Leioa Waterpolo taldearen neskak ditu protagonista.

Bigarren egutegiak Andrak emakume taldearen lehendakariaren irudia erabiltzen du, eta lelo gisa Mary Wollstonecraft-en aipua darama: “Ez dut desiratzen emakumeek gizonen gain boterea izaterik, beraiengan baizik”.

Hirugarren egutegiak emakume gazte bat Udaletxeko plazan erakusten du eta bortizkeria matxistari egiten dio aipu: “Maitasunak ez du hiltzen, ez du jotzen, ez du kontrolatzen. Benetako maitasunak askatasuna ematen du”.

Azkenik, laugarren egutegiak mugikortasun mugatua duen emakumea islatzen du bere grupildun ibilgailuan, honako esaldiarekin lagunduta: “Emakumeak… beti gordetzen du bere buruan esaldi hau: Nik nahi dut, nik ahal dut… gai naiz!”

Egutegiok berriki banatu dira udalerriko auzo ezberdinetako etxebizitzen postontzietan utzita.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude