Catalunya-rekin elkartasunean konzentrazioa deitu du GED Leioak

Gaur, asteartez, arratsaldeko 19:00etarako egin du deialdia Gure Esku Dago Leioa ekimenak, Boulevard-ean.

Elkarretaratzea Catalunyako Asanblada Nazionalaren Jordi Sánchez-en eta Omnium Cultural-en Jordi Cruixat-en kartzelatzeak salatzeko deitu du herri ekimenak “Junts” leloarekin. Zabaldutako afitxean “Gu beti Kataluniarekin!” ere gehitu dute.

Elkarretaratzera senyerak eta ikurriñak eramateko eskaera ere egin dute GED Leioako kideek.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude