CD Lakua – Leioako Emakumeak: aukera ona etxetik kanpo puntuatzeko

CD Lakuak eta Leioako Emakumeek bihar, asteazkena, jokatuko dute Sansomendi futbol zelaian (Gasteiz) eguerdiko 12:30etan Euskal Ligako 10. jardunaldia.

Arabarrak sailkapeneko azken-aurrekoak dira (15.ak) 4 punturekin asteburu honetan liderraren etxean, Tolosan, 5-0 galdu ostean. Gasteiztarrek oraindik ez dute garaipenik lortu, Añorga B-rekin batera (0 puntu), beraz, garaipenik ez, 4 berdinketa eta 5 porrot pilatzen dituzte. Gainera, gol gutxien egiten dituen taldea da, soilik 7 gol lortu baitituzte 9 partidutan.

Bestalde, Leioako Emakumeak 8.ak dira sailkapenean 13 punturekin igandean Elorrio 4-1 garaitu ondoren. Leioaztarrek partidu polita egin eta merezitako 3 puntuak eskuratu zituzten, jokoa uneoro kontrolatuz. Orain, aukera ona izango dute joko ona egiten eta puntuak pilatzen jarraitzeko, eta horrela sailkapenaren postu nobleetan kokatzeko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude