Eugenio Gutiérrez-en erailketa gogoan, EIPK-ren eledunaren hitzaldia Leioan

Kalera kalera dinamikak Errakalde kaleko Adinekoen Egoitzan hitzaldia antolatu du biharko GALek burututako Leioako herritar Eugenio Gutiérrez-en erailketaren 34. urteurrenaren harira. Bertan Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren eledun Jon Irazolak hartuko du parte.

Ekitaldia Mendin (Zuberoa) Grupos Armados de Liberación (GAL) izenekoek egindako atentatuaren urteurren berriaren atarian antolatu da. Horren ondorioz Ipar Euskal Herrira ihes eginda zegoen leioaztar gaztea erail zuten, herrixka zuberotarrean euskara ikasteko barnetegian zebilela.

Behin baino gehiagotan espekulatu da José Antonio Amedo polizia-ohia izan zitekeela San Juan auzokoa zen Eugenio Gutiérrez Salazar, “Tigre”-ren bizitzarekin bukatu zuena, tiro bakarra bota eta bete-betean joz.

Bere heriotzak  zirrara handia eragin zuen herrian, eta udal batzarrak atentatua gaitzetsi eta hura “Estatu terrorismoaren” ekintzatzat jou zuen, horren biktima gisa hartuz Gutiérrez Salazar.

Hitzaldia bihar, otsailak 21, asteazkenez, arratsaldeko 19:30etatik aurrera burutuko da Errekaldeko Adinekoen Egoitzan. Antolatzaileek “une hartako testuinguru soziopolitikoa gogoratu eta egun euskal errefuxiatu eta iheslari politikoen kolektiboak dituen aldarrikapenak eta garatzen ari den lan-ildoen inguruan” jarduteko asmoa dute.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude