Dantza :: ‘El baile de los años’, bihar Kultur Leioan

El baile de los años ikuskizuna Derechos humanos a escena Ados Teatroaren lan-ildoan kokatzen da. Lan-ildo hori hainbat urtetarako proiektua da, eta edizio bakoitzean elkarlanean jartzen ditu arte eszenikoetako profesionalak (aktoreak, dantzariak, teknikariak…) eta bazterketa-arriskuan dauden kolektiboak, ikuskizun bat sortzeko; proiektuaren fase guztietan berdintasunez lan egiten dute, gidoitik hasi eta eszenan jar­tzeraino.

2018 urtean garatu duten El baile de los años prozesuak elkarlanean jarri ditu Becky Siegel koreografo estatubatuarra, Garbi Losada eszena-zuzendaria, hiru dantzari profesional eta pertsona nagusiz, umez eta gaztez osatutako talde bat (17 ez-profesional). Ikuskizunaren egitura eta dramaturgia partaide horien ekarpenekin osatu da, prozesu ireki batean, eta horri esker lortu du ikuskizunak espontaneotasuna eta egiazkotasuna.


Laburrean

Koreografia  Becky Siegel

Eszenografia Zuzendaritza  Garbi Losada

Dramaturgia  Garbi Losada, José Antonio Vitoria, Becky Siegel

Ekoizpen exekutiboa  José Antonio Vitoria

Dantzariak  Vicente Apezteguía, Conchi Astiz, Ion Barbarin, Delia Bermejo, Goyo Calleja, Isabel De Diego, Mila Echeverría, Txori García Uriz, Iago Gómez Viana, Mº Cruz Irurtzun, Miguel Angel Irurtzun, Daniel Lafuente, Amaia Martínez, Jon Muñoz, Erin Navarro, Elena Uriz, Mª Luz Yunta, Marian Yunta, Montse Zabalza

Iraupena   45′

Ikuslea  Denontzat

Hizkuntza  Euskaraz eta gaztelaniaz

Lekua  Auditorium

Eguna  Otsailaren 1ean

Ordua 20:30ean

Sarrera  4-8 €


Info + 

Web orrialdea  Ados Teatroa

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude