Dantza Programa Bikoitza
Roser López Espinosa (Catalunya) & Lasala (Euskadi)
Hand to Hand
Roser López Espinosa (Catalunya)
“Hand to hand” Kataluniako Roser López Espinosa dantzari eta koreografoak sortutako pieza labur bat da, Holandako Conny Janssen Danst konpainia ospetsuarentzat egindakoa, Rotterdameko Dansateliers elkarlanean eta. Judo-borrokaldi modura egiten den ballet bitxia da.
Proposamen honetan, dantza arte martzialetara hurbiltzen da, eta horren taktika eta kadentziarekin jolasten du. Eskuz esku, zehatzak izanez eta garbi jokatuz, bi dantzarik bikote-dantza bat konposatzen dute.
Laburrean
Kontzeptua eta Zuzendaritza Roser López Espinosa
Koreografia Roser López Espinosa (eta dantzariak)
Dantzariak Stein Fluijt, Roser López Espinosa
Musika Pyotr Ilyich Tchaikovsky
Jantziak, eszenografia Roser López Espinosa, Lluna Albert
Iraupena 20′
Info +
Facebook @Roser López Espinosa
Lauesku 22
Lasala (Euskadi)
Lasala 2013. urtean sortutako dantza garaikideko euskal konpainia bat da. Judith Argomanizek zuzentzen du, eta dantzaren zein argazkigintzaren alorreko artistek osatzen dute Gainera, berezko hizkuntza fisikoa eta estetika sortzeko etengabeko ikerketan ardazten da.
“Lauesku 22” lanak barneko hausnarketara gonbidatzen zaitu: zergatik bete behar dira naturaltasun eta mendetasun osoz ezarritako arauak, ohiturak, erregelak eta ezarpenak? Eta zergatik jotzen dira aurrez zehaztutako konponbide eta erantzunak segurutzat? Hizkuntza koreografikoak adostasunari eta liskarrari buruz ikertzen du, eragiten gaituzten inguruabar desberdinen erantzun gisa, baita horien eraginari buruz ere. Esku-pilota partida baten bidez, egoera desberdinak azaltzen dira, eta jolasaren berezko arauak zalantzan jartzen dira eta ezarritakoari lehentasuna kendu.
Laburrean
Koreografia, Zuzendaritza Eszenikoa Judith Argomaniz
Musika David Holmes, Eddie Vedder, Antonio Vivaldi, Max Ritcher
Jantziak Eider Ezenarro
Musika Pyotr Ilyich Tchaikovsky
Dantzariak Jaiotz Osa, Carla de Diego, Garazi Etxeburu
Iraupena 25′
Lekua Kultur Leioaren Auditorium-a
Eguna Martxoaren 23an
Ordua 20:30ean
Sarrera 6-12 €