Leioako Udalak antolatutako Dantza Plazaren edizio berria datorren ostiralean, Otsailaren 22an, izango da.
Arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Ikea Barri Plazan.
Ekimen honekin, herritarren artean euskal dantzak ezagutzera ematea eta horiekin gozatzeko aukera zabaldu nahi dute antolatzaileek.