Tolosa irabazle Leioako Emakumeak-ekin izandako partiduan

Garaitua irten da Leioako Emakumeak futbol taldea Tolosaren aurka atzo Usabelen jokatutako partidutik. 2017/2018 denboraldiko Euskal Ligaren 5. jardunaldiari zegokion partiduaren emaitza 3-0 izan da gizpuzkorraren alde.

Lehen zatia oso lehiatua izan da, jakitun baitziren talde biak jokoan zer zegoen. Tolosa F.T.-k partiduaren hasieran aukera ona izan du, baina langatik gora joan da baloia. Leioako Emakumeak taldekoen aukera onena jokoaren ordu erdia jotzear zegoenean heldu da: Maitenak eskumaldeko hegaletik area txikira bidalitako erdiraketa Lucíak arraseko tiroa errematatu eta gero tolosarren atezainak kornerrera urrundu du.

Atsedenaren ostean tolosarrek abiadura bizkortu dute eta beraien hiru golak bigarren zatiaren 6 eta 29 minutuen artean sartu dituzte. Bere erasoei indar berriak eman asmoz Leioako Emakumeak taldeak egindako aldaketek ere ez dute lortu leioaztarrek markagailua aldatzea. Leioako Emakumeak-en arratsalde txarra berri tamalgarriarekin bukatu da: Esti Macarullaren lesioarekin luzapenean.

Porrot berri honen ostean Leioako Emakumeak taldeko neskek bi partidu jokatu beharko dituzte hurrengo astean: Añorga B K.K.E.-ren aurka asteazkenean (Sarrienan) eta C.D. Arratiaren aurka datorren asteburuan.

 


HAMAIKAKOA:

LEIOKO EMAKUMEAK: Uxue, , Garazi, Ziortza, Idoia, Amaia Solar, Lucía (María), Ane, Bulu (Nile), Maitena (Esti Macarulla), June (Landa), Amaia Altzaga

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.