Udaltzaingoak mutil bat atxilotu du hiru kotxetan lapurreta egitea egotzita

Leioako Udaltzaingoak gazte bat atxilotu zuen atzo Altzoan haurreskola inguruan aparkatuta ziren hiru kotxetan lapurreta egitea egotzita. Atxiloketa herritar batek telefonoz emandako abisuari esker eman zen. Atxilotua, J.M.S, 33 urtekoa, Leioako herritarra da eta aurrekari penalak ditu.

Nazioarteko bilatze-agindua zuen bikotea aurkitu dute

Gaur goizaldean nazioarteko bilatze-agindua duen bikote bat aurkitu du Udaltzaingoak, momentu horretan bikotearekin zegoen adingabearen igarotze irregularrarekin lotutakoa.

Goizaldean, Santa Ana etorbidean matrikula alemaniarra zuen furgoneta bat aparkatuta ikusi dute udaltzainek, eta barruan bikote bat adingabe batekin. Susmoa izan dutenez nazioarteko “Schengen” datu basean kontsultatu dute ibilgailuaren matrikula. Bilaketa horren ondorioz, adingabekoaren igarotze irregularrarekin lotutako nazioarteko bilatze-agindua indarrean zegoela konturatu dira.

Honen ostean, bikotea Ertzaintzaren esku utzi dute udaltzainek egin beharreko gestioak aurrera eramateko, eta adingabea, berriz, adingabeak babesteko zentro batera eraman dute.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.