Dikothomia, Delrevés eta UpArte, XX. Umore Azokaren sariak

Leioako Udalak antolatzen duen kaleko arteen azokako, XX. Umore Azokaren epaimahaiak, aurtengo edizioaren sariak iragarri ditu gaur. Dikothomia, Delrevés eta UpArte konpainien lanek lortu dituzte.

Dikothomia konpainiak irabazi du Euskadiko Kaleko Ikuskizun Onenaren Saria, “(`e.go)” lanarengatik, “mazoen erabilera orijinala duen lan garaikide, pertsonal eta ausarta, ikuskizunari ukitu poetiko garrantzitsua emanez. Halaber, ikus-entzuleekin lortzen duen konplizitatea elementu azpimarragarria da”, epai-mahaiaren arabera.

Kaleko Ikuskizun Onenaren Sariari dagokionez, “ex aequo” lortu dute konpainia bik: Kataluniako “Delrevés Danza Vertical” konpainiak, “Finale” lanarekin, “bikaintasunez, zehaztasunez eta harmonia zorrotzez gauzatutako dantza klasiko bertikal proposamen berezia. Dantza klasikoa ikus-entzule guztiei modu bikainean hurbiltzen dien ikuskizuna”; eta Murtziako UpArte konpainiak, “Áureo” ikuskizunarengatik. “Zirkuko teknika bikaina erakusten duen proposamena. Modu ezin hobean koreografiatutako garapenaren bitartez, ikuskizunak emozioen “crescendo” batean murgiltzen gaitu, eta jauzi koalitatiboa erakusten du konpainia honen ibilbidean”.

Aurten epaimahaia osatu dutenak hauek izan dira: Amagoia Garaizabal Clown eta Pailazoen Arrigorriagako Nazioarteko Jaialdiaren zuzendaria; Anna Gribet Firatárregako Zuzendari Artistikoa; Carlos Morán Serantes Kultur Aretoko Zuzendaria eta Titulartasun Publikoko Antzokien, Auditorioen, Zirkuituen eta Jaialdien Espainiako Sareko Presidentea; Fernando Marín KaldeArteko-Vitoria-Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldiko programatzailea; eta Valentín Rodríguez Réplicako, Kanarietako Arte Eszenikoen Enpresen Elkarteko Presidentea.

Gainera, gogorarazi behar da joan den ostiralean Umore Azoka Leioa 2019ko Ohorezko Saria eman zitzaiela Donostiako dFeria eta Aguilar de Campooko AR.CA jaialdiei, 25 urteko ibilbidearengatik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude