Dominikar Errepublika- EDEX Fundazioarekin hitzarmena izenpetuta

Beste urtebetez, «Garapenerako Lankidetza Sailean munduko hainbat bazterretan lanean diharduten GKEak fidelizatzen» jarraitu nahi dute.

Urteetan «Leioarekin estimu eta maitasun lotura estua izateak toki horietan garatzen diren proiektuetan etengabe laguntzea ekarri du, besteak beste, Dominikar Errepublikan», adierazi gute dual sail horretako iturriek. «Horretarako, erakunde horietako bakoitzarekin hitzarmenak izenpetzearen alde egiten dugu, lankidetzarako urteko deialdi orokorraz gain», azalea dutenez.

Ildo horretan Leioako Udalak «EDEX Fundazioarekin hitzarmen bat izenpetu berri du, gizarte-taldeak sendotzea ahalbidetzeko programa, generoa eta giza eskubideak aintzat hartzen dituen bizimodu osasungarria sustatuz, Dominikar Errepublikako Santiago eta Duarte probintzietan». Helburu horig lortzeko, 40.000 euroko diru-laguntza eman du Udalak.

Droga-kontsumoaren prebentzioa, bakearen kultura eta sexu-osasuna bultzatzea da programaren xedea, eta horretarako «gizarte-taldeak sendotuko dira, bizimodu osasungarria sustatze aldera. Hor, Dominikar Errepublikako herritar aktiboek lagunduko dute prebentzio integrala artikulatzen eta sendotzen; hori guztia, giza eskubideen eta generoaren ikuspegitik», diote Udalaren Sail horretatik.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude