EHBilduk mugikortasunari buruzko Jardunaldiak iragarri ditu datorren maiatzerako

EH Bilduk datorren maiatzaren 9, 10 eta 11rako mugikortasun eta bizi kalitatearen inguruko Jardunaldiak iragarri ditu Leioan.

Sarea sozialetan zabaldutako informazioaren arabera, Avanzada errepidea, peatonalizazioa, tranbia, trafikoa, mugikortasuna, osasuna eta espazio publikoaren erabilera bezalako gaiak jorratzeko asmoa dute koalizio subiranistaren kideek.

Aipatu Jardunaldietan unibertsitateko irakasleek, hirigintza-adituek eta Pontevedrako Udalaren ordezkariak parte hartuko dute.

Antolaketan parte hartzeko interesa izan dezaketenek -talde zabala antolatu omen dute-, bildu.leioa@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dutela harremanetan jartzeko azaldu dute.

EH Bildu Leioaren iturriek diotenez, “tranbiaren moratoria edota proiektoa bertan behera behin betiko uztea aukera egokia da herrian mugikortasunarekin eta bizi-kalitatearekin lotutako hainbat gairen inguruan hitz egiteko, beste zenbait lekutako esperientziak ezagutzeko eta herrian irtenbide egokienak izan daitezkeen alternatibetaz eztabaidatzeko, eta horixe egitera goaz”.

Hurrengo asteetan egitarau zehatzagoa publiko egingo dutela adierazi dute EH Bildu Leioaren iturriek.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude