EH Bildu Leioak bihar Kataluniarekin elkartasunean Bilbora joatera deitu du

EH Bildu Leioak bihar Bilbora joatera deitu du, Udaletxe aurrean izango den Kataluniarekiko elkartasun-elkarretaratzean parte hartzera. Ekitaldia eguerdiko 12:00etarako dago deituta, eta horren bitartez atzo “Espainiako Auzitegi Gorenak Kataluniako hainbat ordezkari politiko independentista espetxeratzeko agindua eman ondoren, Kataliuniari elkartasuna adierazteaz batera, demokrazia eta askatasuna aldarrikatuko dira.

“Kataluniako herriak bizi duen salbuespeneko egoera eta Espainiako estatuaren demokrazioa falta eta inboluzio demokratikoa salatzeko” deitu dute elkarretaratze hau, gainontzeko hiriburuetan eta beste hainbat herritan. Deitzaileak honako eragile politiko, sindikal eta sozialak dira: ELA, LAB, ESK, Steilas, CNT, EHNE, HIRU, Etxalde, Gure Esku Dago eta EH Bildu bera.

Bestalde, atzo bertan ere, urgentziazko agerraldia egin zuen EH Bilduren eledun Arnaldo Otegik arratsaldeko 19:00etan Kataluniako politikari independentisten gartzelaratzea salatzeko. Ondoko bideoan horren balorazioa ikus daiteke (gaztelaniaz).

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.