EH Bildu Leioak ekainaren 10eko Giza-kate erraldoian parte hartzera deitu du

EH Bildu Leioak datorren ekainaren 10ean Gure Esku Dagok antolatutako Giza-kate erraldoian parte hartzera deitu du. Aritz Tellitu zinegotzi eta bozeramaleak Twitterren bidez zabaldu du deia. “155a geratzeko etorri da eta geratuko dela argi geratu da. Estatu espainiarraren inboluzio demokratikoaren aurrean erabakitzeko eskubidearen aldeko herri erantzuna emateko garaia da”. Beste txio batetan “dena erabaki nahi dugulako ekainaren 10ean #GizaKatea osatuko dugu, aukera guztiak bideragarri egiteko”. Dioenez, “Guk #independentzia dena erabakitzeko” defendatuko luke EH Bilduk.

Horregatik guztiagatik, Tellituk “ekainak 10 denok #GizaKatea osatzera!” deitu du. Horretarako, izena eman behar da Gure Esku Dago Leioaren bulegotik pasatuta (Sabino Arana kaleko 65. zenbakian, egunero 18:30etatik 20:30etara), edota kalean jarriko diren mahaietan. Beste bide bat Gure Esku Dagoren webgunean zabaldu duten gunea bereziaren bitartez izena ematea (horretarako, klikatu hemen).

Ekainaren 10eko Giza-kateak 201,9 kilometro zeharkatuko ditu Donostian hasita, Bilbotik igarota Gasteizen bukatzeko, Eusko Legebiltzarraren atariaren aurrean. 100.000 pertsona bildu nahi dituzte ekimenean. Eta Leioari 1.000 lagun eramatea dagokio. Horregatik, sektore ezberdinen artean lanean ari dira leioaztarrek izena eman dezaten. GEDetik izena ahalbai arinen emateko deia luzatu zaie herritarrei, antolaketa lanak ahalik ondoen egin ahal izateko.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude