EH Bilduk Legez Besteko proposamena aurkeztu berri du Eusko Legebiltzarrean beronek Jarularitzari eskatzeko “Leioako tranbiaren moratoria luzatu dezala alternatibak eta egokitasuna denboraz eta seriotasunez aztertzeko, beti ere herriaren beharrak kontutan hartuta.”
Larraitz Ugarte legebiltzarkideak aurkeztu du proposamena, Ekonomia eta Azpiegitura Batzordean eztabaidatzeko. Gogoratzen duenez, Leioako tranbiaren proiektua dela eta idatzizko galdera luzatu zioten Eusko Jaurlaritzari honen inguruan, eta erantzuna “momentu honetan ez dagoela aurrekontu aurreikuspenik obra hori egiteko” izan zen.
Gainera, “Leioako udalarekin modu koordinatuan lanean ari dela” eranzun zuen Arantza Tapia Sailburuak. EH Bilduren legebiltzarkideak dioenez “badirudi ez deela inolako erabaki ofizialik hartu nahi” eta bere ustetan “Jaurlaritzak ezin du ezereza erantzuteko jarrera eutsi”. Ugarteren arabera “proiektu honen bideragarritasuna eta egokitasuna pentsatu beharra dago eta beraz, moratoria edo luzapena eskatzen dugu”.