EH Bilduk bat egin du presoen eskubideen alde deitutako mobilizazioarekin

Maddalen Iriarte eta Julen Arzuaga legebiltzarkideek, EH Bilduren izenean, babesa adierazi diote larunbat honetan Bilbon euskal presoen eskubideen alde deitutako mobilizazioari, eta euskal gizarteari parte hartzeko deia luzatu diote, ezen «sakabanaketa politikak egindako bidea desegitea dagokigulako. Gizarte honi mina, sufrimendua eta kaltea baino ekartzen ez dion dinamika anker honi amaiera eman beharra daukagu».

Iriartek gogoratu duenez «sakabanaketa politika 1989an jarri zuten indarrean, oso bestelako egoera politikoan». 30 urte hauetan ezarritako «salbuespeneko neurriak» eta «euskal preso politikoen kolektiboa osatzen duten pertsonen bizi baldintzak okerra egin» dutela gogorazi du EH Bilduk, eta presoei zein euren senitartekoei «urratutako eskubideak» salatu dituzte.

Talde subiranistak ez ditu ukatu azken hilabeteotan «Frantziako Gobernuak egindako aldaketak, Euskal Herritik gertu dauden gartzeletara egindako mugimendu esanguratsuekin», ezta Espainiako Gobernuak gai horrekiko egindako «diskurtso aldaketak». «Aurreko Espainiako Gobernuarekin irudikatu ere ez genituen egiten diskurtso aldaketa eta mugimendu horiek. Baina muturreko posizioetatik ez dute arindu, ezta gutxiago ere, krudelkeriaz, gizatasun eta sentsibilitate faltaz eta mendekuaz jantzitako diskurtskoak». Baina bere irudiz, «bide horretan beste martxa bat sartu beharra dago, euskal preso politikoek bizi duten egoera aldatzeko eta konponbiderako bestelako eszenatokia eraikitzeko beste martxa bat sartu eta inplikatu beharra dago».

Hori gerta dadin, EH Bilduren aburuz, «euskal gizartearen inplikazioa, jendartearen presioa» beharrezkoa da. «Kalean moziblizaziorik ez badago ezinezkoa da aldaketa politikoak gertatzea. Horregatik Bilboko kaleak betetzeko deia egiten dugu bidezkoa eta premiazkoa delako, euskal gizartearen gehiengoak eskatzen duen bezala, espetxe politika aldatzea: Euskal Presoak Etxera».

EH Bilduren ordezkariek gogoratu dute «euskal gizarteak eta instituzioek sakabanaketaren bukaera aldarrikatu dutela, preso gaixoak berehala askatzea, askatsunez irteteko aukerak malgutzea eta, horren ondorioz, espetxe eskuduntzaren behin betiko transferentzia beharrezkoa dela».


EH Bilduren agerraldia: orain presoak

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude