EH Bilduk bilera irekia deitu du apirilaren 26an Lamiakoko Jubilatuen Etxean

EH Bildu Leioak bilera informatiboa deitu du hurrengo apirilaren 26an Lamiakoko Jubilatuen Etxean arratsaldeko 20:00etan. Bertan Leioako Udalaren 2018rako Aurrekontuetan onartutako proposamenak azaltzeko asmoa dute. Ezkerreko talde subiranistaren iturrien arabera, “proposamenok Lamiako eta Txopoetako auzuneen bizi-kalitatea nabarmen hobetu dezakete”.

Talde abertzalea 2018rako EAJ/PNVk eta PSEk aurkeztu zuten Aurrekontu proiektuaaren eztabaidan onartu ziren hainbat diru-partidetaz ari da. EH Bilduk hainbat ez osoko zuzenketa aurkeztu zizkion aipatu Aurrekontu proiektuari. Kutlura, Etxebizitza, Hirigintza eta beste zenbait sailetako zuzenketak ziren. Partida horiek, auzo bietako egoiliarrei bidalitako gutunean adierazten dutenez, “2018ko aurrekontuetan agertzen direnez, behar izatekotan, handitu daitezke”.

EH Bilduk adierazi duenez, jakitun dira “urte luzeotan Udalaren partetik asetu ez diren auzoko baldintzez eta behar garrantzitsuez”. Horrxegatik uste dute “garrantzitsua dela onartu dena ezagutu dezazuen, auzoko bizilagunak izan zaitezten Udalari exijtuko dizkiozuenak adostutakoa betetzea”. EH Bildu Leioak “proposamenak aurrera joan daitezen” lan egiteko hitza ematen du.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude