EH Bilduk Kiroldegietako gatazkan bitartekaritza lana egitea eskatzen dio Udalari

EH Bildu Leioak, azken asteotan egindako Sakoneta Kiroldegiko eta kanpo-igerilekuetako langileen lanuzte eta grebeei buruz gaur atera duen oharrean herriko Udala sektoreko patronalaren eta langileen ordezkaritzaren arteko bitartekaritza lana egitera deitu du, “lanuzteei eta greba egunei bukaera emango dien aldeen arteko akordio egokia lortzeko ahalegina egiteko”.

EH Bilduk Polikiroldegietako enpresa azpikontratatuetako monitoreek eta langileek dauzkaten lan baldintza eskasak azpimarratu ditu, bai ekonomikoak nola sozialak ere. Bilduk lanaldi partzialeko kontratuak azpimarratzen ditu bere oharrean.

Gainera, talde subiranistak gogoratzen du udalaren zerbitzuak eskaintzeko kanpo-enpresak kontratatzeko politikaren aurka duen jarrera. Baina, “hori horrela den bitartean, azpikontratatutako enpresei exigitu beharko lizkieke, udalak hartutako erabakiak kontuan izanik, hainbat klausula sozial betearaztea”. Ordainsari duinak, lan-jardunaldi egokiak, lana eta norberaren bizitzaren arteko bateragarritasuna bermatuko duten ordutegiak eta enpleguaren egonkortasuna bermatzea aipatzen ditu EH Bildu Leioak horien artean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude