EH Bilduk mugikortasun eta bizi kalitatearen inguruko hitzaldi zikloa antolatu du

EH Bildu Leioak mugikoratsunaren aurpegi desberdinak ezagutzeko eta leioaztarrengan nola eragiten duten ezagutzeko hainbat hitzaldi eta mahai inguru antolatu ditu maiatzaren 9, 10 eta 11n, Errekaldeko Nagusien Etxean. Ekitaldi guztiak 19:00etatik 21:30etara bitartean burutuko dira.

Ziklo honetan mugikortasun adituek, Iruñeko eta Gasteizko Udalaren zinegotzi bana, EHUko irakasleek, arkitektoek, paisajista eta mediku¡ banak eta Bizizzi elkarteko kide batek parte hartuko dute.

“Lamiako-Txopoeta, gozamenerako gunea” izenburua jarri diete lehenengo eguneko gaiari. Urtzi Goitiaren eskutik helduko zaio lehen hitzaldiari, “Lamiakoko ibarra: nautra-ondare gisa babestu” goiburuarekin, maiatzaren 9an, asteazkenez. Lamiakoko ibarrak egun bizi duen egoera eta honek dituen arrisku eta aukerak azalduko ditu, “honen biziberritzerako bideak zein diren eztabaidatzeko gakoak emanez”. Ostean Gaizak Zuazo paisajistaren txanda helduko da, Lamiakoko ibarraren eta Gobela errekaren Leioako ondare naturalean nola integratu daitezkeen gaitzat hartuko duelarik. Horien ezagutza eta erabilera bultzatzeko egin beharko liratekeen interbentzioak zeintzuk izan litezkeen ere planteatuko ditu. Biziz Bizi elkarteko kide den César Montalbán-ek, bere aldetik, Bilbao eta Getxo batuko duen bidegorri proiektuaren egungo egoera zertan den kontuko du.

Maiatzaren 10ean, ostegunez, “Sabino Arana peotanolizatu eta gero, zer?” izeneko egunari helduko zazio. Mugikortasunaren azterketa espazio publikoak berreskuratzeko aukera gisa aztertzeko asmoa dute antolatzaileek. “Adin, genero eta baldintza guztietako oinezkoen beharrak nola asetu ikusiko dugu; oinezkoen bideak garraio publikoarentzako bideekin nola integratu edo trafikoaren lasaitasuna nola garatu ere” aztertuko da, “nola lortu Leioa pertsonentzako leku erosoa bilakatzea” helburu izanik. Hasierako hitzaldia Iruñeko Udalaren zinegotzi Joxe Abaurreak emango du, hango udalak abian jarritako adikortasun planaren esperientzia eta garapena azalduko ditu.  Ondorengo mahai-inguruan Ander Gortazar arkitektoak eta Félix González Gasteizko Udalaren zinegotziak parte hartuko dute. Mugikortasun eredu jasangarriek ibilgailu pribatuen aurrean beraien lehikortasuna nola hobetu aztertuko du. Eta gasteiztarrak autobus azkarrak tranbiaren aurrean dituen abantaila eta deabantailak alderatuko ditu.

Hirugarren egunean, maiatzak 11, ostiralez, “, Avanzadaren zarata eta kutsadura: beste mugikortasun eredu batetarako gakoak” izenburuarekin, Avanzadaren eraginak Leioako biztanleongan aztertuko dira, Jaen agenterdunaldiei bukaera emateko. Lehenik eta behin, Mario Fernández medikuak errepide-trafikoak sortzen dituen agente kutsatzaile motetan eta osasunean dituzten ondorioetan zentratuko du bere hitzaldia, bereziki haurtzaroari eta patologia kronikoak dituztenei erreparatuz. Ostean, mahai-ingurua burutuko da. Bertan Aintzane del Rio Pereda, hirigintza arloan espezializatutako arkitektoa denak, mugikortasun moduak orokorrean eta genero ikuspegitik aztertuko ditu; era berean, plangintzaren balizko gaitasun , eraldatzailearen gaia jorratuko du. EHUko ekonomian doktore den David Hoyos izango du solaskide, garraioaren modalitateen azterketa ikuspuntu ekonomikotik aztertzeko.

EH Bildu Leioak jardunaldiotan parte hartuko duten hizlarien kalitatea eta profil profesional eta ekintzailea azpimarratu da, “hitzaldi eta mahai-inguruen interesa, neurri handi batetan, bermatuko dutenak”. Horrexegatik “leioaztarrak gonbidatzen ditugu Errekaldeko Nagusien Etxera hurbildu eta jardunaldiotan partaide izateko, bere iritzi, kezka eta ekarpenak plazaratzeko”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude