EH Bilduk trafiko aldaketen aurreko proposamena aurkeztu du

Leioako EH Bilduren udal taldeak azken eta hurrengo hilabeteetan emandako trafiko aldaketen aurrean «eta herritarrek honen gainean erakutsi duten kezka eta informazio faltaren aurrean» eskaera egin diote udal Gobernu taldeari eta, bereziki, hirigintza batzordeari.

Udal erroldan  atzo aurkeztu zuten idatzian «Leioako trafiko antolaketa berria burutzeko egin zen ikerketa oposizioko udal taldeei eta herritarrei heleraztea, horretarako, berau publiko egiteko behar diren tresna desberdinak erabiliz (sare sozialak, udalaren web orria, udal aldizkaria…)».

Bestetik EH Bilduk «trafiko antolaketa berriaren nondik norakoak modu publikoan azal dezala» eskatu dio udal Gobernuari. Azkenik, galdera bat ere zuzendu dio: ea «zergatik ez diren informatuakk izan auzotarrak burutko ziren aldaketa desberdinez».

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude