Kultur Leioako liburutegian kokatutako ikasketa gela azterketa garaiko ordutegi bereziarekin hasiko da asteburu honetan, 9:00etatik 21:00etara larunbata eta igandean.
Hau izango da ordutegia maiatzaren asteburu guztietan eta ekaineko lehen asteburu bietan. Iaz egindako moldaketa lana txiki batzuekin ikasketa gela eta bere edukiera handitu egin zen. Orain 130 ikasle sartzen dira astelehenetik ostiralera. Asteburuetan, berriz, edukiera 97 pertsonetara mugatzen da.
Bestalde, Aterpe Leioa Gazteguneak ere bere ikasketa gela du, astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik a 20:30era, 54 gazteentzat. Honetaz gain, taldetan lanak egiteko gela desberdin bi ere badaude, bakoitza 12 pertsonako edukierarekin.