Ekimenez beteriko asteburua Leioan : musika, kirola, Gure Esku eguna…

Asteburua ekimenez beterik datorkigu Leioara.

‘Bizitza dantzan, Kukai 15 urte’ erakusketa ostiraletik igandera arte ikusteko azken hiru egunak izango dira. Erakusketa zabalik egongo da 10:00etatik 20:00etara ostiralean eta 10:00etatik 14:00etara larunbat eta igandean. egongo da asteburu osoan Kultur Leioan ikusgai, igandean amaituko delarik.

Larunbatean ere Gure Esku Dago ekimenaren eguna izango da Leioan. Bertan azaroaren 5eko herri galdeketan egingo duten galdera aurkeztuko dute. Ekimena 18:00retan hasiko da Lamiakotik Udondorainoko dantza plaza ibiltari batekin. Ondoren talo jana eta 21:00etan ekitaldia burutuko dute Udondon. Bukatzeko erromeria egongo da.

Larunbatean ere ikuskizun musikal batekin gozatzeko parada egongo da Crassh talde portugaldarraren eskutik, lehenengo eta behin Kultur Leioan eta gero ikuskizuna eskeiniko dute Errekalde plazan.

Kirolari dagokionez Waterpoloren XXVIII Gabon Kopa burutuko da asteburuan. Gizon eta emakumeak lehiatuko dira larunbat eta igandean Askartza Ikastetxeko igerilekuan.

Igandean, azkenik, S.D. Leioa Tajonarren lehiatuko da Osasuna B taldearen kontra; eta Leioako Emakumeak Goierri Gorri FK-ren kontra Beasainen.

 

Info +: Leihoa.info-ren egutegia; www.kulturleioa.com/agenda/?lang=es; gureeskudagoleioa.org/es/berriak/; www.leioawaterpolo.com; www.sdleioa.com

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude