Herriko enpresei zuzendutako kontrataziorako diru-laguntzak berriak martxan jarri ditu Udalak

Leioako Udalak udalerriko enpresa eta erakundeak diruz lagunduko ditu Lanbiden lan eskatzaile bezala inskribatuta dauden langabetuak lan-merkatu arruntean kontratatzea ahalbidetzeko. Horretarako, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren Tokiko Enplegu Planak programaren bidez, udalerriko enpresetako langileen diru-laguntzen deialdi berria abian jarri du.

Laguntza hauen bitartez egindako kontratuen %40 emakumeei egingo zaizkie, gutxienez. Bestalde, enpleguratzeko arazo bereziak dituzten kolektiboetako pertsonentzat ere bereziki zuzenduta daude, hauen artean: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenak, lehen enplegua lortzen duten 35 urtetik beherakoak, iraupen luzeko langabetuak (kontratazioaren aurreko 18 hilabetean Lanbiden enplegu eskatzaile bezala inskribatuta egon direnak, beti ere aldi horretan 12 hilabetez gutxienez langabezian egon badira, aintzat hartzen dira) eta 55 urtetik gorako pertsonak.

Diru-laguntzaren eskabideak, beharrezkoa den dokumentazioarekin batera, Udal Erregistro Nagusian (Udaletxean) edo Leioako Behargintzan (Mendibil 3 helbidean) aurkeztuko dira. Bulego bien arreta ordutegia astelehenetik ostiralera bitartekoa da, 8:30etik 14:30era.

Eskabideak aurkezteko epea 2018ko urtarrilaren 31n amaituko da, aintzat harturik kontratazioak gauzatzeko epea 2017ko uztailaren 28tik eta abenduaren 31ra bitartekoa izango dela.

Honen inguruko informazio guztia eta eskabideak atxikitutako dokumentuan daude, edota Behargintza Leioaren bitartez eskuratu daiteke informazioa.


Info +: http://www.leioa.net/uploads/n2201_BASES_REGULADORAS_DEFINITIVAS_eus.pdf 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude