Arratiak Leioako Emakumeak taldearen Sarrienako bolada onarekin bukatu du

Leioako Emakumeak taldeak 1-2 galdu du Arratia Kirol Elkartearen aurka gaur arratsaldean Sarrienan jokatutako Euskal Ligaren partiduan.

Leioako taldeko neskek intentsitate handiarekin jokatu dituzte partiduaren lehen minutuak eta horren ondorioz heldu da Mariaren gola, 8. minutuan. Hori izan da lehen zatian sartu den gol bakarra, leioaztarrek Sarrienan menderaezinak izaten jarraitzeko itxaropena bizirik mantentzen zuena.

Arratia Kirol Elkarteko neskak

Atsedenaldian heldu da leioaztarren lehen aldaketa: Naroa Nileren ordez sartu da. Baina 63. minutuan  arratiarren lehen gola heldu da, Naiak buruz sartuta. Horren ostean sartu dira June eta Amaia Altzaga joklariak, Leioakoen jokoari bizitasun handiagoa eman nahirik. Arratiak beste aukera bikaina izan du Feliren eskutik, baina baloia zutoinera bidali du. Eta 75. minutuan Leioako Emakumeak-en Ángela jokalaria kanpora joan da, bigarren txartel horia ikusi eta gero. Geroxeago Lucía Landaren ordez sartu da joko-zelaian, baina 86. minutuan Arratiaren bigarren gola heldu da, berriro ere Naiaren eskutik, oraingoan falta baten ondoren jaurtikitako baloia sareetara bidaliz. Leioako taldeak aldaketa berria egin du, Irati Amaia Solerren ordez sartuz, baina ezinezkoa izan zaio taldeari berdinketa eskuratzea.

Galdutako partidu honek bukaera ematen dio Leioakoek orain artean etxean izan duten bolada onari, gaur arteko hiru partiduak irabazita eta kontrako gol bakar bat ere jaso gabe. Hurrengo astean Bizkerre Futbol Taldearen aurka jokatuko dute leioaztarrek, Getxon..


HAMAIKAKOA:

Leioako Emakumeak: Uxue, Garazi, Ziortza, Idoia, Amaia Solar (Irati), Ane (c), Nile (Naroa),  Maitena (June), Ángela, Landa, María (Amaia Altzaga)

Arratia Neskak F.T.: Guti, Nerea, Mari, Maite, Jone, June, Toto, Haizea, Betina, Amaia, Feli


GOLAK:

1 – 0   María (8. minutua)

1 – 1   Naia (63. minutua)

1 – 2   Naia (86. minutua)


KANPORATUA:

Angela (txartel hori bikoitza, 75. minutua)

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude