Artatza Parkearen erabilera-araudi berriak lotu gabeko txakurrekin ibiltzea debekatzen du

Lotu gabe dauden txakurrekin edo beste laguntza-animalia batzuekin ibiltzea edo egotea debekatuta dago Foru Dekretu berriaren arabera, “beren beregiko baimenik ez badago”

Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain dituen atsedenlekuen erabilera araudia argitaratu izan du, hauen artean, Artatzako parkea.

Hemendik aurrera debekatuta daude, besteak beste, honelako erabilerak: mahaiak erreserbatzea, sua piztea edo barbakoa eramangarriak erabiltzea, edota aldi baterako instalazioak jartzea eta erabiltzea, hala nola futboleko ateak edo boleibol sareak, adibidez.

Araudi berri hau 2018ko urtarrilaren 8an argitaratu zen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. Egun horretan 174/2017 Foru Dekretua, abenduaren 26koa ezagutzera eman zen. Horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren atsedenlekuen erabilera arautzen da, horien artean Artatzako Parkea.

Foru dekretuak baimendutako erabilerak arautzen ditu. Horren arabera, atsedenlekuak ekologia, aisialdi osasuntsua, ki- rola, turismoa eta kultur eta natur ondarearen gozamenerako erabiltzea baimenduta dago. Baita dauden zerbitzuen erabilera, edota animaliak edukitzea.

Debekuen zerrenda luzea

Aitzitik, araudi berri honek “oro har, beren-beregiko baimenik ez badago”, zerrenda luzeko erabilerak debekatzen ditu, hala nola motordun ibilgailuen zirkulazioa, baimendutako ibilgailuak izan ezik; motorizatu bako ibilgailu edo tramankuluen joan-etorriak, azpiegituraren kontserbazioa arriskuan jartzen badute; ekipo elektrogenoak erabiltze, musika-ekipoen eta megafoniaren erabilera;  mahaiak erreserbatzea; hondakinak, zaborrak.. edukiontzietatik kanpo uztea; sua barbakoetatik kanpo piztea edo barbakoa eramangarriak erabiltzea; aldi baterako instalazioak jartzea eta erabiltzeak (futboboleko ateak, boleibol sareak…); kanpatzea, alanbre arantzaduneko itxiturak; lotu gabe dauden txakurrekin edo beste laguntza-animalia batzuekin ibiltzea edo egotea; artzaintza, segurtasun- eta higiene arrazoiengatik; mota guztietako ehiza eta ehizarako tresnak; flora basatiaren aleak erauztea, moztea edo kaltetzea; 14 urtetik gorako pertsonek haurren jolaserako moduluak erabiltzea; eta ingurumenaren kontserbazioan edo mantentzean eragiten duten erabilera desegokiak edo baimendu gabekoak.

Bestalde, atsedenlekuetan kontzentrazio kolektiboak egiteko baimena eskatu beharko da, hilabete lehenago. Elkarte, federazio eta jolas- eta kirol-kluben ordezkari baimenduek eta kasuan kasuko administrazioetako legezko ordezkariek eska dezakete jarduera kolektiboak egiteko baimena. Edozein jarduera kolektibo egiteko, gainera, eskatzaileak ekitaldiaren antolaketaren arduradun bat izendatuko du, jarduera baimentzeko arauak zorrotz betetzen direla zaindu ditzan.


Info +

http://www.leihoa.info/wp-content/uploads/2018/02/n2236_artatza_eusk.pdf

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude