Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV Toki Plana osatze bidean ari da Udala

Leioako Udalean Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV Toki Plana egiten dadue MURGIBE Berdintasun Aholkularitzaren laguntzarekin.

Proiektu honen testuinguruan, 6 lan-talde antolatuko dira Planari begira proposamenak jasotzeko. Bertan aurretik egindako daignostikoaren emaitzak azalduko dira eta taldeka etorkizunerako Planaren ekintza ildoak landuko dira. Hortarako herritarren parte-hartzea eskatu dute Udaletik.

Lan taldeetan arlo bakoitzarekin zer ikusia duen eragile eta erakundeek parte-hartuko dute.

Taldeen bilerak (Gazteriaren taldea izan ezik, Gaztegunean egingo baita) Kultur Leioako Prentsa gelan egingo dira hurrengo data eta orduetan:

2018ko urriak 24
• Emakumeen elkarteak: 11:30ean
• Kultura eta Kirola: 17:00etan

2018ko urriak 25
• Hezkuntza eta Parte Hartzea: 11:30ean
• Gazteria: 17:00etan

2018ko urriak 26
• Lana: 9:00etan
• Nagusiak: 11:30ean

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude