Eñaut Elorrieta arituko da kantari Kultur Leioan larunbatean

Musika
Eñaut Elorrieta & Kaabestri String Ensemble (Euskal Herria)

Musikarako duen berezko dohaia oinarri, etengabe experimentatzeko eta hobetzeko grinak eraginda iritsi da Eñaut Elorrieta gaurdaino, kantuen sorkuntza eta interpretazioaren zidorretatik. Erronkei anbizioz eta kreatibitatez aurre eginez jorratu du bidea.

Datorren larunbatean Kultur Leioan aurkeztuko duen Harian izeneko proiektua klasikoa bezain berrizalea da, erronka kantariarentzat, bere ondoan dauden guztion­tzat, eta baita publikoarentzat ere. Zuzeneko bira honetan Kaabestri String Ensemble hari-boskotearekin ariko da Eñaut Elorrieta, Fernando Velázquez-ek, Carlos Monfort-ek eta Juan Carlos Perez-ek lan honetarako eta formazio honentzat propio idatzitako moldaketak interpretazio mailarik altuenean ejekutatuz. Dotoreziaz eta zehaztasunez zipriztinduriko noten artean Eñauten ahotsa sendo sumatzen da, libre eta zabal. Zalantzarik gabe, oso lan erakargarria halako artista kreatibo batentzat.

Nortasun handiko proposamen iradokitzailea, oholtzara entusiasmoz eta heldutasunez itzultzeko prest dagoen artistaz plazer hartzeko perfektua.

Laburrean

Musikariak  Eñaut Elorrieta (ahotsa), Oscar Lopez (biolina), Igor Torre (biolina), Arkaitz Martinez (biola), Jon Larraz (txeloa), Paloma Torrado (kontrabaxua)

Kantuen moldatzaile nagusia  Fernando Velázquez

Moldatzaile gonbidatuak  Carlos Monfort, Juan Carlos Pérez

Lekua  Auditorium

Eguna  Maiatzaren 4an

Ordutegia  20:30ean

Sarrera  6-12 €

Facebook  @Deserrikokantak

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.