Azken emakumearen hilketa arbuiatzeko konzentrazioa, mugimendu feministak deitua

Hirurogei bat pertsona bildu ziren atzo arratsaldean Iparragirre kaleko Bulebarean Leioako Mugimendu Feministak egindako deialdiari erantzunez. Horrela, Bidarten (Ipar Euskal Herrian) 70 urteko emakumea senarrak erail izana salatu nahi zuten bertaratutakoek. “Aurten, gutako 4 emakumen hil ditu indarkeria matxistak” Euskal Herrian salatu zuten feministek.

Aditzera eman zutenez, “azken asteetako gertakariek argi uzten digute babesgabe gaudela instituzio, lege eta sistema judizialari dagokioneza. Epaileek ez digute sinsten, eta epaiketa paraleloak jasan behar izaten ditugu gure aurkako biolentzia salatzen dugunean”. Haien aburuz “La manadarena” ez da kasu berria, ez eta bakarra ere, “izan ere, eta zoritxarrez, kontaketa honek ez dauka amaierarik”.

Irakurritako agirian diotenez “defendatuko gaituen sistema oso bat behar dugu, ez gure aurka jotzen duen sistema patriarkal hiltzaile hau. Baina horrelakorik ez dagoen bitartean, ez gara ixilik geratuko, ez dizuegu gu hiltzen ez kikiltzen utziko, eta autodefentsa feminstaz beldurra aldez aldatuko dugu”.



Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude