Erakusketa: Bosteko 2017

Damaris Pan, Usoa Fullaondo eta Taxio Ardanaz-en erakusketa Kultur Leioan ikusgai abenduaren 8ra arte

Bosteko Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatzen duen erakusketa ibiltaria da, eta aurten Zornotza, Arrigorriaga, Basauri, Leioa eta Getxon egongo da ikusgai. Erakusketaren komisarioa Iker Serrano Robles da; prestakuntza Bizkaian jaso duten eta ibilbide profesional oparoa duten hiru artista gazteren lana erakusten du: Damaris Pan, Usoa Fullaondo eta Taxio Ardanaz.

BOSTEKO 2017, jada finkatuta dagoen erakusketa ibiltariaren hogeigarren edizioa da. Erakusketa ibiltaria bost udaletako beste hainbeste erakusketa-aretoren artean koordinatzen da (Basauri, Leioa, Arrigorriaga, Zornotza eta Getxo) eta aurten Iker Serrano Robles komisarioa gehitu da proiektura. Udal horietako kulturako arduradunen lankidetzari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailaren laguntzari esker antolatzen da.

Edizio honetan, Damaris Pan, Usoa Fullaondo eta Tasio Ardanaz artisten lana aukeratu da erakusketarako.

“Espazioak trantsizioan, pintura-lurraldeak” da talde-erakusketaren titulua; proiektuaren helburua da biltzea erakuksketa moduan lurralde espezifiko bat, pinturarena, eta halaber Euskal Herriko arte kolektiboaren parte dena. Pintura – lurralde bat non figurazioaren eta abstrakzioaren arteko elkarrisketa sortzen den, non protagonista pintura materia den pertsonaia zein errepresentazio bezala. Lurralde bat, gainera, trantsiziaon dagoena kuadroaren eta objektuaren artean.

Bosteko 2017 erakusketak atzera ere hurbiltzen digu diziplina anitzeko arte garaikidea; artistek askotariko lanak egin dituzte kontextu berberaren inguruan, eta hainbat teknika erabili dituzte: oleoa zein akrilikoa paper edo mihise gainean, paretaren eta zoruaren artean, gainazalaren eta objetuaren artean.


Laburrean

Non:   Kultur Leioaren Erakusketa gelan

Egunak:   Azaroaren 13tik abenduaren 8ra

Ordutegia:   Astelehenetik ostiralera, 10:00-20:00. Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00

Sarrera:   Doan

Info +:   http://www.kulturleioa.com/agenda/bosteko-2017/

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude