Erakusketa :: ‘¡Esa la tuve yo!’, en Kultur Leioa

Kultur Leioak erakusketa berria estrenatu du gaur. ¡Ésa la tuve yo!’, 50 bizikleta baino gehiago ikusgai egongo dira gaurdanik martxoaren 3ra arte.

Iraganerako itzulia, gure oroitzapenetarakoa, bizikletaren historiara, bizikletaren euskal jatorrietara…

Erakusketan euskal bizikletaren historiarekin egingo dugu topo. Eta bizikleta klasikoak eta lanbidekoak, txirrindularitzako bizikletak eta haiekin lotutako antzinako materiala, haurrentzako bizikletak eta haiekin lotutako materiala, eta abar luzea.

Sarrera doakoa da.


Laburrean

Lekua  Kultur Leioaren Erakusketa gelan
Egunak  Otsailaren 8tik martxoaren 3ra
Ordutegia  Astelehenetik ostiralera, 10:00-20:00 h. Larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 h
Sarrera  Doan

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude