Erakusketa: Justizia aldarrikatzen duten emakume guatemaldarren bilaketa

Entre amigos-Lagun artean elkartearen «Justizia aldarrikatzen duten emakume guatemaldarrak: Bilaketa» izeneko argazki erakusketa antolatu dute Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuek.

Erakusketa Gizarte Zerbitzuen lokaletan bertan egongo da ikusgai, urtarrilaren 25etik otsailaren 7ra arte. Ikusteko ordutegia, honako hau izango da: goizeko 8:30etik 14:30era bitartekoa, astelehenetik ostiralera.

Erakusketan, Guatemalako Cristina Chiquin fotokazetariaren argazkiak erakusten dira. Guatemalan emakumeek jasandako bortizkeria fisikoa zein sexuala salatzen duten 22 argazki azaltzen dira, bai herrialde horretako azken gudan Ejerzitoak zein Estatuko polizia indarrek eta baita horren ostean eragindako indarkeria. Gehienetan emakumezkoengan eragindako bortizkeria azaltzen bada ere, badira ere gizonezkoengan eragindakoa salatzen duten argazkiak. Hala ere, hauetan ere, batez ere emakume guatemaldarrak dira azaltzen direnak, justizia eske.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude